XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alkatea egun osoz liberatzea onartu zen HBren aurkako botuekin

Aurtengoan 4.725.000 pezeta kostako zaio Udalari

I.E.

Alkatea egun osoz liberatzea izan zen martxoak 27an burututako udalbatza osoko bilkuran gehiengoaren botoez onartutakoa, nahiz eta soldatari zegokionean eztabaida sortu hau erabakitzeko garaian.

EA alderdiak proposatuta bi bozketa izan ziren gai honen inguruan.

Lehenengoan alkatea jornada erdiz ala osoz liberatzea izan zen erabakitakoa eta bestean, berriz, alkateari nibela eta honi dagokion soldata ezartzea.

Dedikazioari zegokionean EA izan zen egun erdirako proposamena egindako alderdi bakarra, honen ustez Udalak momentu honetan lan asko badu ere askotan ez bait da horrela gertatzen.

Gainontzeko alderdiek egun osoko dedikazioa beharrezkotzat jotzen zuten eta horrela izatea erabaki zuten gehiengoaren botoekin.

Soldatari zegokionean, aldiz, alkateak 25eko nibela ezartzea eskatu zuen EUDELen oinarriak jarraituz, orain eskuratzen duen soldata parekatuko zuena, alegia.

HBri, bestalde, 21eko nibela nahikoa iruditzen zitzaion, honen filosofia langileen artean oreka sortzea izanik arlo guztietan eta EUDELek proposatutako nibela gehiegizkoak iruditzen bait zaizkio.

Momentu horretan EA eta EEk denbora bat eskatu zuten taldekideen artean erabaki bat hartu asmoz.

EEko bi kideen artean eztabaida izan ondoren alkatearen proposamenarekin bat etorri ziren azkenik bi hauek EAko kideak bezalaxe.

HBren aurkako hiru botoekin beraz, 25. nibeldun soldata eskuratuko du apiriletik aurrera alkateak honek 353.573 pezetako hileroko soldata gordina suposatzen duelarik, nahiz eta 259.801 pezeta izan hilero garbi jasoko dituenak.

Honela, aurtengoan 4.725.000 pezeta kostatuko zaio alkatearen liberazioa Udalari baina hurrengo urtea osoa izango denez eta igoera kontutan izanik 6.700.000 pezeta izango dira guztira Udalak ordaindu beharko dituenak.